JO TA IKEA:
OROITZEKO GAUZA IZANIK
Aipua
Mahai hau, zeinaren gainean idazten ari naizen, industriaren produktu bat da: amodioa galdu du bidean.Orobat, mahai gainean dudan liburu horri so: autoreak jarri du bere amodioa, eta, orain ezkero nik ematen diodana ere badauka baina, bien bitartean, karakterretatik has, eta azal plastifikatuetaraino, desamodio kantitate bat bildu du bidean.
Gauzen presentzia Pablo Sastre
Autobiografia
Ford fiesta renault 11 seat ibiza nissan micra ford courier
(Ez naiz) oroitzeko gauza
Argazkietan, poemetan, koadroetan, abestietan, azpimarratutako liburuetan bilatzen ditugu geure buruak, bizi izan dugunaren arrastoak galtzeko beldurrez bagina bezala. Bizi nahi izan genituzkeen bizitzak, bizitu ditugunak, oraindik bizi ditzakegunak dira gure historia pertsonala. Nork ez du merezi biografia baten protagonista izatea? Baina horrenbeste biografia idatzi eta gordetzeko, beste planeta oso bat behar litzateke ziur aski.
(Hurrean oro)hitzeko gauza
3407 argazki zahar naiz ni.
Izan ditudan abizenen eta ezizenen, izan ez ditudan abizen eta ezizenen emaitza naiz ni. Adibidez:
Oier Agirresarrizerra Erremaniaga Zurubiaske Sarrigalepo Garihezurbeti Gerizabrego Lulugarriaga Lopez Askisabel Hiritxigarai Sabeligona Agerreito Apalagailur Gaizeru Angeluezpal Darriberoki Entzunbakoaga Etxezurubi Etxelinbur Etxeluzeaga Etxezartegi Biko kiko Jni Ndundu Zaitegibizi Zangoeztul Zirikojai
Hori naiz ni.
Irakurritako liburu oro.
Dutxan behera joandako ile oro eta moztutako azazkal oro
naiz ni.
Preserbatibo erabili
Ibilitako mendi
Oihukatutako hitz
Oro
Ere banaiz
Oro hitzen itzalean
Oroitzen dudan guztia
Oroitzen ez dudan guztia
ere banaiz
Ahanzturaren gau
za
balean
gauzatu ditudan ametsak
gauzatu ez ditudanak
hori oro banaiz
oro hitzeko gauza naizenean
Oroitzapen galduen zerrenda
Izen bat hamaika izen
belarrira xuxurlatu litezkeen hotsak
zoriontasunerako funtsezkoa den jostailua
negarra
nirea eta besteena
autobusa borondatez galtzeko aitzakia
kresala
astelehen gau bat xirimiripean
lehenbiziko ilaran oihukatzeko abestien letrak
denbora ezkerreko ukabilaren parean
eramateko ohitura
maitatzeko arrazoi bat
hiltzeko arrazoi guztiak
haur jaioberrien aurrean egindako
promesak
hiztun alemaniar bat
lorcaren jaioterrira kotxez egindako bidaia
hotztopoen baitan
marteens iragankorrak
itxaropena lagun bat bezala
huts egiten dizuna
maitatzen hastean
belarriko bat bi hiru
urtebetetze bakoitzeko zuloan
leku izendegiak berritzeko nahia
mapa berriak
mapa geldoak
bizitza hastera iristen ez den
ametsa bezala
amesgaiztoa
orbainetan