2008/09/03

EZ DAKIZULA ZEIN JOTAIKEA ZAREN?


Hemen duzu bada zure burua ezagutzeko tresnatxo bat.
Eskema mutu honek lagun zaitzake zure JOTAIKEA osatzen...
nor naiz ni? nondik nator? nora noa? eta antzeko galderei erantzuteko Jorge Bucayren edo antzeko sasi psikologo batengana jo beharko duzu ordea.

2008/07/29

2008/07/09

egia hor kanpoan BALDIN BADAgo... JOTAIKEA IRABAZI ARTE!

INDIANA'tar Joanes laugarrenak jakitea lortu ez zuena...
Mikelazulon ikusi ahal izan zuten ekainaren 27ko Piezak ekimenean...
eta orain, hemen ere...

video

2008/06/11

ZEIN DA ZEIN? SAILA. (I)


Nor izan daiteke hau?
Zu ote zara?… eta, nolakoa zara?

Lagun iezadazu lagun, CSIkoek ez dute honetaz ezer jakin nahi eta… oraingoz… 

2008/06/06

OIER GUILLANen JOTAIKEA FILOKOMIKOA

JO TA IKEA:
OROITZEKO GAUZA IZANIK



Aipua

Mahai hau, zeinaren gainean idazten ari naizen, industriaren produktu bat da: amodioa galdu du bidean.
Orobat, mahai gainean dudan liburu horri so: autoreak jarri du bere amodioa, eta, orain ezkero nik ematen diodana ere badauka baina, bien bitartean, karakterretatik has, eta azal plastifikatuetaraino, desamodio kantitate bat bildu du bidean.
Gauzen presentzia Pablo Sastre

Autobiografia
Ford fiesta renault 11 seat ibiza nissan micra ford courier

(Ez naiz) oroitzeko gauza
Argazkietan, poemetan, koadroetan, abestietan, azpimarratutako liburuetan bilatzen ditugu geure buruak, bizi izan dugunaren arrastoak galtzeko beldurrez bagina bezala. Bizi nahi izan genituzkeen bizitzak, bizitu ditugunak, oraindik bizi ditzakegunak dira gure historia pertsonala. Nork ez du merezi biografia baten protagonista izatea? Baina horrenbeste biografia idatzi eta gordetzeko, beste planeta oso bat behar litzateke ziur aski.

(Hurrean oro)hitzeko gauza
3407 argazki zahar naiz ni.

Izan ditudan abizenen eta ezizenen, izan ez ditudan abizen eta ezizenen emaitza naiz ni. Adibidez:
Oier Agirresarrizerra Erremaniaga Zurubiaske Sarrigalepo Garihezurbeti Gerizabrego Lulugarriaga Lopez Askisabel Hiritxigarai Sabeligona Agerreito Apalagailur Gaizeru Angeluezpal Darriberoki Entzunbakoaga Etxezurubi Etxelinbur Etxeluzeaga Etxezartegi Biko kiko Jni Ndundu Zaitegibizi Zangoeztul Zirikojai

Hori naiz ni.

Irakurritako liburu oro.
Dutxan behera joandako ile oro eta moztutako azazkal oro
                                                                                     naiz ni.

Preserbatibo erabili
Ibilitako mendi
Oihukatutako hitz
                          Oro
Ere banaiz

Oro hitzen itzalean

Oroitzen dudan guztia
Oroitzen ez dudan guztia

ere banaiz

Ahanzturaren gau
                         za
                            balean
gauzatu ditudan ametsak
gauzatu ez ditudanak

hori oro banaiz

oro hitzeko gauza naizenean


Oroitzapen galduen zerrenda

Izen bat hamaika izen
belarrira xuxurlatu litezkeen hotsak
zoriontasunerako funtsezkoa den jostailua
negarra
nirea eta besteena
autobusa borondatez galtzeko aitzakia
kresala
astelehen gau bat xirimiripean
lehenbiziko ilaran oihukatzeko abestien letrak
denbora ezkerreko ukabilaren parean
                                                  eramateko ohitura
maitatzeko arrazoi bat
hiltzeko arrazoi guztiak
haur jaioberrien aurrean egindako
promesak
hiztun alemaniar bat
lorcaren jaioterrira kotxez egindako bidaia
hotztopoen baitan
                         marteens iragankorrak
itxaropena lagun bat bezala
                         huts egiten dizuna
maitatzen hastean
belarriko bat bi hiru
urtebetetze bakoitzeko zuloan
leku izendegiak berritzeko nahia
mapa berriak
mapa geldoak
bizitza hastera iristen ez den
ametsa bezala
amesgaiztoa
               orbainetan




2008/05/15

SORRERA - ORIGEN


Iconos 06 erakusketa kolektiboan kokatzen da egitasmo honen sorrera. “El pasillo” arte kolektiboak Iruñeko Reciclarte galerian aurkeztutako proposamenaren zati izan zen egitasmo honen oinarrian dagoen lana.

Este proyecto tiene su origen en la obra que formó parte de la exposición colectiva ICONOS 06 en la galería Reciclarte de Pamplona, propuesta del colectivo de arte “El pasillo”.

DESKRIBAPENA - DESCRIPCION


Etxerako osagarri eta altzarien IKEA markak erabiltzen duen estrategia hartzen du lan honek erreferentzia gisa:
-Osagarrien ugaritasunari esker norbere habitata osatzeko aukera ematen dute, eroslearen behar eta gustuei egokituta.
-Erosle potentzialak bere estilo propioa islatuta ikusten du.

Estrategia hau pertsona guztiek dute bere baitan. Haurtzarotik, gizakiak/pertsonak espazio fisiko bati osagarriak eransten dizkio espazio hori, propioa, norberea dela sentiaraziz. Pertsonak hazi ahala gustuak, ideiak eta ideologiak garatzen, finkatzen edo aldatzen dira. Espazio pertsonalizatu hauek bertan bizi den pertsonak gizartean duen rola islatzen dute.
Ideologia eta uste osoak, egia absolututzat hartzen diren momentutik dira erradikalak, direnak izanda ere. Guztiek bilatzen dute nahi duten hori edo uste duten hori lortzea.
Euskarazko « JO TA KE » esaldian laburbiltzen da irmotasun hori (irmotasunaren eta zerbait lortzeko egiten den esfortzuaren esanahia du). Esaldi honi « IRABAZI ARTE » erantsita bere egin zuen ezker abertzaleak. Horregatik hartzen du “JO TA IKEA” izena egitasmoak. Slogan-marka honek “ideología edo pentsamenduaren habitat-a” ideia laburbiltzen du.



Esta obra toma como referencia la estrategia de la marca de muebles y complementos de hogar IKEA:
-Gracias a la gran variedad de complementos, que dan la posibilidad de crear un hábitat propio, se adecuan a las necesidades y los gustos del comprador.
-El comprador potencial llega a ver reflejado su propio estilo.

Esta estrategia es propia de todas las personas. Desde la niñez, cada ser humano va añadiendo complementos a un espacio físico que hacen que cada persona sienta este espacio como propio. Según las personas crecen, sus gustos, ideas e ideologías van evolucionando y afincando, o cambiando. Estos espacios personalizados retratan el rol, dentro de la sociedad, de la persona que lo habita.
Las convicciones e ideologías desde el momento en que se toman como verdades absolutas, sean cuales sean, son radicales. Y todas ellas buscan conseguir lo que desean o lo creen que debería ser.
Esta tenacidad se resume en la frase en euskara “JO TA KE” (significado de tenacidad y esfuerzo por conseguir o realizar algo), que la izquierda abertzale tomó como suya, añadiéndole “IRABAZI ARTE” (hasta ganar). Es por lo que este proyecto toma el nombre de “JO TA IKEA”. Con esta marca-eslogan se resume la idea de “hábitat de una ideología o pensamiento”.